logo

oStatua

Giro herrikoia eta alaia

Herriko ostatuko gunerik bizi eta mugituena da.  Jai egun edo ospakizunetan, dantzaleku giroa izaten du argi kanoia eta musika bizi eta alaiarekin.

Ostatua, neurri zabaletakoa eta argitsua da landatar apainketarekin. Alde batean mahai batzuk daude, bertan Herriko Ostatuak eskaintzen duena dastatzeko edo bertzerik gabe patxadaz solasean jarduteko zerbait hartzen den bitartean.

jatekoa eta edatekoa

Herriko Ostatuko bisitariek, bai edarietan eta jakietan, aukera zabala daukate dastatzeko. Zerbait jaketakotan bazaude, ostatuan pintxoak, raziok, gosariak-ttikiak, gosariak eta berenduak aurkituko dituzu eskualdeko produktu tipikoekin: Txistorra, patea, gazta…

Jatetxeko eskaintzan bezala, ostatukoan, alde heinean, inguru eta eskualdeko produktuak eskaintzen dira bai edarietan (ardoak, sagardoak) eta baita  jakietan ere…

ZERBITZUAK

Doaneko WI-FI zerbitzua

Satelite bidezko telebista kirol emanaldiak ikusteko

Ospakizunetarako argi kanoia

Ezinduentzako sarbide egokitua

Bi terraza kanpoaldean

.

terrazak

Herriko ostatuak kanpoaldean dituen terrazez urte guztian disfrutatu daiteke.

Bertan, Herriko Ostatuak eskaintzen duen guztia, bai edari edo jakietan,  dastatu daiteke. Aldi berean, bere kokapen onengatik, haurrak plazan jolasean dauden bitartean, gurasoek terrazetan egon daitezke ttikiak egiten dutena galdu gabe.

Terraza handiena Herriko Ostatuaren bazterraldean kokatuta dago eta hagitz eroso eta atsegina da. Gune hau, urteko sasoi guztiak ahalik eta erosoen egoteko, ekipamenduaz osatuta dago; toldoa euri eta eguzkitik babesteko eta bazterretako toldo babesa eta berogailua egun hotzenendako.

 

Bertze terraza berriz, neurri ttikiagokoa, eraikinaren aurrealdean kokatua dago, Herriko Ostatuaren sarrera nagusian. Gune honek, toldoa dauka egun eguzkitsuetan babesgarri gisa edo euria den egunetarako.

.

.

ekitaldiak

Pintxo pote

Hamabortzero ortziletan, ilunabar partean (19:30-21:30), Etxalarko bertze ostatuekin batera, pintxo potea ospatzen du Herriko Ostatutak. Honetan ostatu bakoitzak prestatutako pintxoak eta edaria eskaintzen dituzte prezioa merkea izaten da.  Ekitaldi honek arrakasta izan du Etxalarko herritarrren artean.

 

Musika zuzenean

Herriko Ostatua, aitzinako urteetako ohiturak jarraituz, ekitaldi musikalak antolatzen ditu. Hauetan eskualdeko musikariak edota musikari hasiberrien emanaldiak eskaintzen dira, beti ere euskal kultura eta euskal musikagintza kontutan hartuta. Hauek, ekitaldia edo musika motaren arabera, kasu batzuetan jangelak egiten dira eta bertze batzuetan berriz ostatuan.

lehiaketak

Herriko Ostatuak, zenbait lehiaketa eta txapelketa antolatzen ditu. Hauen artean nabarmenenak Mus txapelketa eta urte berri eguneko Bingo arrakastatsuak dira. Aipatutakoz aparte Herriko Ostatuak bertzelako lehiaketak antolatzeko intentzioa dauka aitzinera begira. Adi egon sare sozialetara!

bertzelakoak

Emanaldiak: Haurrei zuzendutakoak ere antolatzen dira; Txotxongiloak, ipuin kontalariak… Herriko Ostatuak etxeko ttxikiak beti kontutan izanen ditut edozein emanaldi antolatzeko orduan. 
Margo erakusketak: Etxalarko eta eskualdeko margolarien lanen erakusketa egiten dira Herriko Ostatutako jangelan. Herriko Ostatuak eskualdeko margolarien alde eginen du bere jangela eskainiz berain lanen berri emateko aukera izateko hasi berriak eta sobera ezagunak ez diren margolarientzat.

.