logo

ingurua

Etxalar

Ondare anitzeko herria

Etxalar, Nafarroako iparraldeko Bortziritako bailaran kokatua dagoen herri eder eta txukuna da, mendi eta naturaz inguratua. Bere garaian, herriak duen edertasunarengatik, saritu izan zen eta urtean zehar bisitari aunitz jasotzen ditu bere edertasunaz gozatzeko. Herri gunean aipagarriak dira egur eta harriz egindako etxeak, eliza eta bere lorategiko estela erakusketa  (Euskal Herriko handienetakoa), erdiko errota eta honen presa, kisulabeak eta askoz gehiago.
Informazio gehiago: www.etxalar.eus

etxalar

naturaz gozatzeko lekua

Etxalarren nabarmentzen dira bertzeen artean, Iarmendi mendian kokatuta dauden erdi arotik martxan dauden usategiak. Aldi berean, Etxalarrera hurbiltzen direnak, Infernuko errota edota bertzelako mendi ibilbideak ezagutzeko aukera izanen du; Azkua, Aizkolegi, Atxuria, Zentinelko megalitoak…. Nahi duenak, Etxalarko lurraldeetan maila eta ezaugarri desberdinetako balizatutako mendi ibilbideak aurkituko ditu.

Informazio gehiago: www.etxalarturismo.com

Eskualdea

Etxalartik kanpo badira ere bisita merezi dituzten leku batzuk ere. Jarrain sailkapen ttiki bat:

 

AISIALDIA

Eskualdeko aisialdi enpresak natura inguruan kokatuak. Zerbitzu anitza eta desberdinak

Ameztia: BTT zentroa: txirrindula alokairua, ibilbideak… www.ameztia.com

.

ONDARE NATURALA

Baztan bidasoa eskualdean ondare natural aunitzeko eremua da. Hauen artean nabarmentzen dira Xan Juan Xar-eko erreserba naturala (Igantzi), Bertizko parke naturala (Oieregi), Leurtzako aisia gunea naturala (Urrotz) eta Xorronxingo ur jauzia (Erratzu). Aipatu ere eskualde guztia zeharkatuz Hendaiako kostalderaino doan Bidasoako bide berdea, egokia oinezko eta bizikletazko ibilbideak egiteko.

ONDARE KULTURaLA

Baztan Bidasoa eskualdeko herriak ondareko aunitzekoak dira, beraien historiaren adierazgarri. Orokorrean eskualdeko herriak, oso ederrak dira, beraien etxe eder eta zainduekin. Xareta bailaran nabarmenak dira Zugarramurdiko kobak. Bortzirietan, Lesaka eta Berako herrien ondareak nabarmentzen dira. Malerrekan Zubieta Ekomuseoa eta Baztanen, bertzeen artean Elizondoko eta Amaiurko herriak.

.

INTERESEKO LOTURAK: www.baztan-bidasoa.com / www.xareta.fr / www.valledebaztan.com