logo

etxea

Herriko Ostatu Mitxelarrenea izeneko etxean kokatuta dago. Eraikin honetan ere herriko udala dago bertze entitateen artean.
Bertara udalaren trasladoa 1737. urtean egin zen Catalina Marichalarri 837 ducado eta 5 errealen truke etxea erosi ondoren. 1828. urtean eraikina bota egin zen eta berriro berreraiki.
Bere ibilbidean zehar eraikin honek zeregin desberdinak izan ditu; Soldaduentzako egokitu zen eta XIX. mendearen erdialdean, haurren eskola zegoen eta maisuen logelak ere. Sute bat ere jasan zuen eta udaleko paper aunitz galdu ziren. Bere garaian ere Mitxelarreneko ganbaran herriko kartzela zegoen.
Gaur egun ostatua kokatua dagoen tokian, alondiga bat zegoen eta gaur egungo jatetxearen gunean, taberna edo ostatua.

lan taldea

Herriko ostatuaren ibilbide berri honetan, 2015. urte bukaeran hastapena izan zuenak,  Axun Maia dugu honen buru. Ostalaritzan esperientzia du eta ilusio eta kemen handiz hartu du erronka berri polit hau. Axun eta bere lan taldeak, bistari guztiei esperientzi atsegina izan dezaten lan egiten dute.

Herriko Ostatuko lan taldea, arduradunetik kanpo, bertako langileekin osatuta dago batipat, data eta ospakizunaren arabera, lan taldea handiago edo ttikiago izanez.

zergatik etorri gure etxera

Giro herrikoia eta euskalduna

Herriko Ostatuan giro herrikoi eta euskalduna topatuko duzu. Bakarrik, lagunekin edo familiarekin egoteko leku atsegina duzu eta zure egonaldia ahalik eta hoberena izaten saiatuko gara. Horretarako gure eskuetan dagoen guztia eginen dugu.

Sukalde herrikoia

Herriko Ostatuak bertako sukaldearen aldeko apustua egiten du, saiatuz ahal de heinen, herrian edo eskualdean ekoiztutako produktuak erabiliz eta garrantzia emanez sasoian, sasoiko produktuari. Sukalde xumea baina maitasun handiz prestatutakoa.

Ekitaldi desberdinak

Herriko Ostatuak, ekitaldiak desberdinak uztartu nahi ditu bere jardunarekin batera. Denetarik izanen da ikusgai; erakusketak, musika zuzenean, dastatzeak, gau bereziak… beti ere eskualdeko kultur eragileekin kolaboratuz.

Zatoz gure etxera, ez zara damutuko!!!