Ostatu herrikoia, giroo euskaldunekoa eta familiarra

Betiko sukalde tradizionala, bertako produktuekin osatua.

Kokapena ezin hobea, Etxalarko erdigunean, eliza, plaza eta frontoiaren ondoan.

ostatua

Giro jator eta euskalduna jan eta edateko eskaintza zabalarekin; pintxoak, bokatak, razioak… Kanpo aldean terraza atsegina.

jatetxea

Eguneroko menua, igandeko menua, menu bereziak eta aunitz gehiago jangela eder eta eroso batean dastatzeko.

Eskaintza

11€

Eguneko menua

Menu goxo eta ekonomikoa eguneroko otordua etxetik kanpo egiteko.

19,50€

igandeko menua

Igandean, lagunekin, familian edo bikotearekin pasa zaitez gure etxetik bazkari edo afari eder bat egitera.

>20€

Menu bereziak

Ospakizun, ekitaldi edo data berezietako menuak prestatzen ditugu nahi dituzun jaki eta produktuekin.

8-12€

Plater konbinatuak

Bertze modu batean otordua egiteko aukera eskaintzen du Herriko Ostatuak produktu desberdinak uztartuz.

4-10€

Bokatak/razioak

Zure ideia otordua modu arin eta azkarrago batean egitekoa bada, badugu zuri nahiak asetzeko eskaintza.

ekitaldiak

Pintxo pote

Hamabortzero ortzilean, ilunabar parten, Etxalarko bertze ostatuekin batera, pintxo potea ospatzen du Herriko Ostatutak.

Musika zuzenean

Herriko Ostatua, aitzinako urteetako ohiturak jarraituz, ekitaldi musikalak antolatzen ditu. Hauetan eskualdeko musikariak edota musikari hasiberrien emanaldiak eskaintzen dira.

dastatzea

Etxalarko Herriko Ostatuak, bere bezero eta hurbiltzen den ororentzako, edaria eta jakien datatzeak prestatzen ditu (Ardoa, sagardoa…).

bertzelakoak

Koktel gaua: Herriko Ostatuak gau bereziak antolatzen ditu ere.
Margo erakusketak: Etxalarko eta eskualdeko margolarien lanen erakusketak egiten dira Herriko Ostatutako jangelan.

Gehiago irakurri

etxalar

DERRIGORREZKO BISITA

Etxalarko herria, Baztan Bidasoako eskualdeko herririk ederrenetako bat da. Mendi eta natura artean kokatua dago eta Tximista errekak zeharkatzen du. Bere erdigunea, batik bat, harriz eta egurrez eraikitako etxeez osatuta dago eta oso atsegina da bere kaleetan zehar paseatzea eta bere ondarea ikustea.

Gure herria ezagutzen ez baduzu, zatoz, ez zara damutuko!!!

IKusi dena

erreserbak

948 63 54 65

Anduetzeta 15, 31760 Etxalar Nafarroa